Presoen artelanen erakusketa gaurtik aurrera Topalekuan ikusgai
2013/12/20
00:00
eta kitto!
Gaur (barixakua, hilak 20) arratsaldean zabalduko dute presoen artelanekin osatutako erakusketa Topalekuan, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan. Hilaren 29ra arte egunero zabalduko dute, 19.00etatik 21.00etara (hilaren 25ean itxita egongo da). Bertan 24 urte kartzelan eman eta gero hilaren hasieran askatu duten Mikel Zarrabek tintaz egindako margolanak, Ateramiñeren liburuak eta Ibon Muñoaren bertso eta olerkiak batuko dituzte. Gaurko inaugurazioaren aitzakiarekin, 19.30etan Jokin Urainek Agurra eta Ohorea liburua aurkeztuko du eta Josu Gilek Muñoaren testuetako batzuk abestuko ditu, besteak beste.