Primerako giroa Torrekuako Barixakuak Jolasian saioan

Eguraldia lagun, hainbat familia hurbildu ziren barixakuan Torrekuan egin zen Barixakuak Jolasian saiora.
Primerako giroa Torrekuako Barixakuak Jolasian saioan
2024/04/22 12:39
eta kitto!

Primeran pasatu zuten joan den barixakuan Torrekuako parkera hurbildu ziren umeek. 
…eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen ekimen honetan era askotariko jolasak egin zituzten: errelebo- jolasak, zubiri- zubiri eta beste hainbat.

Ostiral honetan ikasturteko azkeneko saioa izango da. Oraingoan berriz, Urkizuko parkean izango da saioa 17:00etatik 18:00etara.