Primeran ospatu dituzte Legarreko jaiak

Primeran ospatu dituzte Legarreko jaiak
2013/09/23 00:00
eta kitto!

Eguraldia lagun, ederto ospatu dituzte Legarreko jaiak asteburuan. Antolatutako ekimen guztietan jende asko ibili zen bai barixakuan baita zapatuan ere, batez ere umeentzat eskainitako jardueretan eta herri bazkarian 180 lagun batu ziren. Jaiak amaituta, Legarreko jaietako errifan saritutako zenbakiak zeintzuk izan diren eman dute ezagutzera: 851 (1. saria), 352 (2. saria) eta 1.174 (3. saria). Jai batzordeak eskerrak eman nahi dizkie zozketarako errifak erosi dituztenei eta saria irabazi dutenei, berriz, on egin diezaiela opa die.