Primerako giroa sanblas opilak egiten
2016/01/27
10:23
eta kitto!
Portaleko sukaldean eta Isabel Arregiren gidaritzapean, San Blas opil ederrak egin zituzten ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ikastarora gerturatu ziren berbalagunek. Opilak egiteko modu ezberdinak egiten ikasi zuten: esnegainarekin eta gabe, gluten gabeko opilak, goikaldeko zuria egiteko modu ezberdinak, txokolatearekin estaltzeko aukera... Etxera ere pozarren joan ziren, sanblas opil bana eskuetan.