Primeran pasatu zuten txikiek Barixakuak Jolasian ekimeneko jolasekin
2021/02/01
10:01
eta kitto!
Txaltxa Zelain izan zen joan den ostiralean ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Barixakuak Jolasian ekimena. 2 eta 8 urte bitarteko haurrentzat jolasak antolatu zituen eta primeran pasatu zuten etxeko txikiek. Gurasoak Berbetan egitasmoaren barruan antolatzen du ...eta kitto!-k ekimen hau, eta, umeek jolasten duten bitartean, ume horien gurasoei mintzapraktikako programaren berri ematea du helburu.
Hurrengo saioa otsailaren 19an izango da Urkizuko parkean.
Hurrengo saioa otsailaren 19an izango da Urkizuko parkean.