“Proyecto Helen Keller” antzerki-dokumentala astelehenean Jardunaldietan
Patricia de Lorenzo, Angel Ibañez eta Chusa Perez dira antzezleak
2024/03/08
18:30
eta kitto!
Coliseok A Coruñako Chévere konpainiaren “Proyecto Helen Keller” lana eskainiko du astelehenean, hilaren 11n, arratsaldeko 19:00etan hasita. Taldeak bere modus operandi propioa zalantzan jartzen du, antzerki dokumentuaren inguruko praktiken mugak eta estrategia errepikakor eta kanonikoenak gainditzen jarraitzeko.
Xionek zuzentzen duen lanean Patricia de Lorenzo, Angel Ibañez eta Chusa Perez dira antzezleak. Helen Keller mundu guztian ospetsu bihurtu zen 1904an unibertsitateko titulua lortu zuen leghen pertsona gor-itsua izan zelako.