PSE-EE-k alderdi bozkatuena izaten jarraitzen du
2015/05/24
00:00
eta kitto!
PSE-EEk lehenengo indarra izaten jarraitzen du Eibarren: 5.596 botu lortu ditu herrian eta, ondorioz, 10 zinegotzi izango ditu Udalean (orain dela 4 urte baino zinegotzi bat gehiago). Ondoren, botu gehien lortu dituen alderdia EH-Bildu izan da (3.210 botu); hala ere zinegotzi bat gutxiago izango du (2011an 6 lortu zituen eta aurten, berriz, 5). EAJ-PNV-k 2.829 botu lortu ditu eta 4 zinegotzi izatetik 5 izatera pasatu da. PP-k 2 zingotzik galdu ditu eta ordezkaririk gabe gelditu da (guztira, 552 botu eskuratu ditu). Irabazi-k 904 botu lortu ditu eta zinegotzi bat izango du Udalean. Parte-hartzeari dagokionez, %62,24koa izan da, 2011koa baino puntu 2 txikiagoa.