PSE-EE izan da nagusi Eibarren, EH Bildu eta EAJ-PNVren aurretik
Orduko hauteskundeekin parekatuz, PSE-EEk ia 900 boto gehiago eskuratu ditu, EH Bilduk ia 600 gehiago eta, maila txikiagoan bada ere, igo egin dute baita PPk (100 bototan) eta Voxek (30) ere. EAJ-PNVk orduan baino ia 1.300 boto gutxiago jaso ditu eta gauza bera gertatu zaio Sumar koalizioari, orduko Podemosek baino 800 boto gutxiago atera dituelako.
Bestelako alderaketak egiten baditugu, eta orain dela bi hilabete izandako Udalerako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeekin parekatuta, parte-hartzean %7 puntu eta erdiko igoera izan den honakoan, Sumar-ek Podemosen emaitzak bikoiztu ditu eta antzera gertatu da PP-rekin. PSE-EEk, bestalde, 330 boto irabazi ditu, EH Bilduk 70 bat inguru, eta EAJ-PNVk 300 gutxiago atera ditu.
Oraingo hauteskundeetako emaitzak argitze aldera, hona hemen orain dela lau urtetik hona Eibarren izan ditugun hauteskundeetako emaitzak:
Espainiako Gorteetarako 2019-11-10ean
Parte-hartzea: %69,01
EAJ-PNV 4.180 (%29)
PSE-EE 3.930 (%28)
EH Bildu 2.790 (%20)
Podemos 2.213 (%16)
PP 900 (%6)
Vox 204 (%1)
Eusko Legebiltzarrerako 2020-07-12an
Parte-hartzea: %54,02
EAJ-PNV 3.662 (%32)
EH Bildu 3.357 (%30)
PSE-EE 2.432 (%21)
Podemos 802 (%7)
PP+Cs 479 (%4)
Equo-Berdeak 169 (%1)
Vox 100 (%1)
Udalerako eta Batzar Nagusietarako 2023-05-28an
Parte-hartzea: %60,43
PSE-EE 4.474 (%36)
EH Bildu 3. 301 (%27)
EAJ-PNV 3.161 (%25)
Podemos 663 (%5)
PP 479 (%4)
Espainiako Gorteetarako 2023-07-23an
Parte-hartzea: %67,88
PSE-EE 4.807 (%35)
EH Bildu 3.368 (%24)
EAJ-PNV 2.848 (%21)
Sumar 1.434 (%10)
PP 1.017 (%7)
Vox 235 (%2)
Behin Eibarren gertatutakotik haratago joz, Euskal Autonomia Erkidegoan izandako oraingo emaitzek hainbat aldaketa eragingo dute. EAEn PSE-EEk, EH Bilduk eta EAJ-PNVk bosna ordezkari izango dituzte Espainiako Kongresuan, PPk bi eta Sumar-ek bat izango dituzten bitartean. Orain dela lau urtekoarekin konparatuz, EAJ-PNVk bi galtzen ditu (lehen zazpi zituen) eta EH Bilduk eta PSE-EEk bana irabaziko. Podemosek orduan zituen hiru kongresistetatik bakarra geratzen da Sumar-en eta beste biak PPk eskuratu ditu. Gipuzkoan EH Bildu izan da nagusi, Araban PSE-EE eta Bizkaian EAJ-PNV.
Nafarroako Erresumari dagokionez, lehen Navarra Sumak zituen bi kongresista oraian PPn eta UPNn banatu dira, bakoitza batekin geratzeko. PSN izan da bertako irabazlea, orain dela lau urte izandako ordezkariaren ordez orain bikotea izango duelako (Podemosek zuena bereganatuz), EH Bilduk bereari eusten dion bitartean. Beraz, hemendik aurrera EH Bilduk sei ordezkari izango ditu Espainiako Kongresuan eta EAJ-PNV bostekin geratuko da.