PSEk eta EAJk gobernu akordioa lortu dute Eibarko Udalerako
PSEko eta EAJko udal taldeek gobernu akordioa lortu dute Eibarko Udalerako. Hala jakinarazi diote prentsari bihar, urriak 16, egingo duten aurkezpena iragartzen duen prentsa-oharrean.
Horren berri emango dute Jon Iraola alkateak, Ana Telleria PSEren Eibarko idazkari nagusiak, Eva Juez EAJren Batzar Nagusiko presidenteak eta Alberto de la Hoz zinegotzi jeltzaleak.
Akordio horrek udal gobernuaren gehiengo osoa bermatuko du, sozialistek eta abertzaleek 21 zinegotzitatik 14 baitituzte, PSEk 8 eta EAJk 6. Horrek erraztu egingo du Iraolaren kabineteak orain arte negoziazio gehiago behar zuten ordenantza fiskalak edo aurrekontuak bezalako gaiak aurrera ateratzea.
Akordioaren aurkezpena bihar, asteazkena, egingo da Eibarko Udaleko Osoko Bilkuren aretoan, 10:30ean.