Puccini-ren "Turandot" operaren proiekzioa Coliseoan
2014/02/20
00:00
eta kitto!
Zapatuan (hilaren 22an) 22.00etatik aurrera Giacommo Puccini-ren Turandot operaren emanaldia eskainiko dute Coliseoan. Genevako Carlo Felice antzokian grabatutako opera emanaldiaren proiekzioa izango da eta bertan parte hartzen duten abeslarien artean, besteak beste, Daniela Dessi, Mario Malagnini, Roberta Canzian, Ramaz Chikviladze eta Massimo La Guardia daude. Musika-zuzendaria Donato Renzetti da eta eszena-zuzendaria, berriz, Giuliano Montaldo. Ordu bi eta bost minutuko iraupena izango duen proiekziorako sarrerak 9 euro balio du eta Coliseoko leihatilan erosteko aukera dago.