Pucciniren "Tosca" operaren proiekzioa gaur 20.30etan Coliseoan

Pucciniren "Tosca" operaren proiekzioa gaur 20.30etan Coliseoan
2014/01/31 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 31) 20.30etan Giacomo Pucciniren Tosca operaren proiekzioa eskainiko dute Coliseo antzokian (sarrerak 8 euro balio du). Gaurko emanaldiarekin aurrera begira jarraipena izango duen operari eskainitako zikloa abiatuko da. Proiekzioak 150 minutuko iraupena edukiko du eta, Pucciniren opera esanguratsuenaren egiturari jarraituta, hiru ekitalditan banatuta dago.