Raul Fernandez da Gipuzkoako Xakeko Hirugarren Mailako txapelduna

Yerai semearen arteko lehian eskuratu zuen txapela aitak
Raul Fernandez da Gipuzkoako Xakeko Hirugarren Mailako txapelduna
2025/11/11 13:13
eta kitto!

Zapatuan, azaroak 8, Elgoibarko zonaldeko Gipuzkoako Xakeko Hirugarren Mailako txapelketa jokatu zen Elgoibarren bertan. Eibarko Klub Deportiboko xakelarien artean erabaki behar zen txapela nork jantziko zuen eta, azkenean, Raul Fernandez Gallegok eraman zuen, lehia erabakigarrian Yerai semearen aurka berdindu ondoren.

Txapelketaren bigarren postuan Mikel Saenz Gil eibartarrak amaitu zuen, azken txandan Unax Andreu Varela garaitu ondoren, eta Yerai Fernandez Juaristik amaitu zuen hirugarren postuan.

Eibarko xakelariek maila bikaina erakutsi zuten txapelketan zehar eta urtarrilean hasiko den taldekako txapelketarako sasoi betean daudela erakutsi dute.

Postua Izena Puntuak
1 Raul Fernandez Gallego 4,0
2 Iker Saenz Gil 4,0
3 Yerai Fernandez Juaristi 3,5
4 Iñaki Burunza Tornos 3,0
5 Aner Azcarate del Arco 3,0
6 Unax Andreu Varela 2,5
7 Julen Gonzalez Caballero 2,0
8 Ibai Garcia Sanchez 2,0
9 Kenai Beitia Sanchez 2,0
10 Asier Anel Gonzalez 1,0
11 Kilian Simon Pareja 1,0
12 Angel Iriondo Algora 1,0
13 Beñat Duran Garitaonaindia 1,0
14 Samuel Villacis Veliz 0,0