Gabonetan egingo den robotika tailerrean izena emateko epea zabalik dago

Gabonetan egingo den robotika tailerrean izena emateko epea zabalik dago
2022/12/12 09:43
eta kitto!


Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoa antolatu du zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Gabonetako oporretan izango da. Aurre-matrikula egiteko epea gaur, abenduak 12, zabalduko da, eta 20ra arte egongo da izena emateko aukera. Tailerra Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleentzat eta DBH-ko 1. eta 2. mailakoentzat izango da.






ROBOTIKA eraikin adimenduna

  • LH 3 eta 4. Abenduaren 26tik 30era. Bi talde:



  1. 10:30-12:00

  2. 12:00-13:30


JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN

  • LH 5., 6. eta DBH 1 eta 2. Abenduaren 26tik 30era. Bi talde:



  1. 10:30-12:00

  2. 12:00-13:30


INDIANOKUA GAZTELEKUAN

Informazio gehiago HEMEN daukazue.