Ruper Ordorika "Hodeien azpian" izango da gaur Coliseoan

Ruper Ordorika "Hodeien azpian" izango da gaur Coliseoan
2013/04/26 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 26) iluntzeko 20.30etan Ruper Ordorikak Hodeien azpian diskoak biltzen dituen doinuak zuzenean eskainiko ditu Coliseoan. New Yorken grabatu eta Elkarrek 2011an argitara emandako lanak abeslari oñatiarrak azken urte bietan sortu dituen kantuak biltzen ditu. Izan ere, 2009an Haizea garizumakoa kaleratu eta jarraian ekin zion abesti berriak konposatzeko beharrari. Sarrerak 10 euro balio du eta emanaldiaren aurretik antzokiko leihatilan erosteko aukera izango da.