Sagardo Egunak arratsaldeko 19:00etatik aurrera jarraituko du
2016/10/01
13:33
eta kitto!
Azkenean eguraldia portatu egin zaigu eta, bustitzen ibili barik, ederto ospatu da Sagardo Egunaren lehen zatia Untzagan. Eguerdian hasi eta bazkaltzeko ordua ailegatu bitartean jendetza ibili Gorenak-en sagardo ezberdinak probatzen eta pintxoak jaten. Umeendako jolasak, soinujoleak, txalapartariak, dolarea, kirikoketa, sagar-dastaketa... denetarik izan da. ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik urtero egiten den sagardoaren inguruko jaia arratsaldean izango da bueltan, bazkaltzeko etenaldiaren ondoren. 19:00etan hasiko dira sagardoa banatzen eta pixka bat aurretik zabalduko da tiketen salmentarako mahaia.