Sagardo Egunari buruzko erakusketa Untzagako jubilatu etxean

Sagardo Egunari buruzko erakusketa Untzagako jubilatu etxean
2014/09/26 00:00
eta kitto!

Datorren urriaren 4an (zapatuan) ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta ospatuko den Sagardo Egunerako girotzen joateko, horri buruzko erakusketa zabalduko da bihar (zapatua, hilak 27) Untzagako jubilatu etxean. Urriaren 3ra arte, azken urteotako argazkiak eta sagardoa egiteko prozesuarekin lotutako azalpenak eta beste bitxikeriak ikusteko aukera egongo da, bihar eta etzi 12.00etatik 14.00etara eta aste barruan, berriz, 19.15etatik 21.15ak bitartean.