#SagardoEgun biribila izan dugu aurten ere

#SagardoEgun biribila izan dugu aurten ere
2014/10/04 00:00
eta kitto!

Denon artean #SagardoEguna benetan ederra izatea lortu dugu beste behin. Goizez zein arratsaldez jai giro bikaina nagusitu da Untzagan eta Gorenak-eko sagardotegietatik ekarritako botila guztiak hustu dira oraingoan ere. Eskerrik asko egun osoan beharrean musutruk jardun duzuen bazkide eta lagun guztiei, sagardoa edatera eta pintxoak jatera etorri zaretenei eta, jakina, egun osoan zuen mezu eta argazkiak gurekin partekatuta jaiaren ingurukoak kontatzen lagundu diguzuen guztiei. Agindutako moduan, aste honetan bertan zozketa egingo dugu 13 sagardo botilak zuetariko norbaiti oparitzeko. Bestalde, Eibar eta Real Madril taldeen arteko partidurako zozketatu ditugun sarrerak 406 zenbakiarentzat izan dira. Irabazlea zozketa egin eta berehala ipini da gurekin kontaktuan eta laster izango du saria jaso eta disfrutatzeko aukera, zorionak!