#SagardoEguneko irabazleak saria jaso du
2013/10/16
00:00
eta kitto!
Twitter bidez #SagardoEgunaren berri ematen lagundu ziguten guztien artean zozketa egin eta gero, aurreko barixakuan aurreratu genuen moduan irabazlea @radi0jeta, Txinan beharra egiten duen eibartarra izan da. Egunotan Eibarren dagoela aprobetxatuta, gaur (eguaztena, hilak 16) bulegora etorri zaigu saria jasotzera Twitter kontuaren gaitzizenaren atzean dagoen Jon Lopez. Irabazleak pozarren eraman ditu Gorenak sagardotegietako 13 botilak eta lagunekin batera edateko asmoa duela aurreratu digu.