#SagardoEguneko "selfie" lehiaketa egingo dugu aurten ere

#SagardoEguneko "selfie" lehiaketa egingo dugu aurten ere
2016/09/30 16:46
eta kitto!
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere sare sozialetan jarraipen berezia egingo diogu biharko egunari, #SagardoEguna traola erabilita. Gure webgunean, Facebook-en, …eta kitto!-ren orrialdean (www.facebook.com/etakittoaldizkaria) zein Twitter kontuan (@etakitto) Untzagan nolako giroa dagoen kontatzen, argazkiak sartuko ditugu egunean zehar, sagardo jaia zuekin partekatzeko. Baina giroa bete-betean bizi duzuenak zuek zaretenez, berriz ere Sagardo Eguneko "korrenspontsal" izatera animatu nahi zaituztegu, zuen komentario eta argazkiekin egunaren kronika ederra osatzea lortuko dugu eta. Horrez gain, aurten ere "selfie" lehiaketa antolatu dugu: lagunartean zein bakarka, nahi duzuen moduan "selfie" itxurako argazkiak atera eta gurekin partekatzera animatu! Parte hartzen duzuen guztien artean zozketa egingo dugu astelehenean, urriaren 3an eta irabazleak Gorenak elkarteko 13 sagardotegietako botila bana jasoko du.
Zuek bidalitako argazkiak eta gure argazkilariek egun osoan egindakoak batuta, egunari buruzko bilduma osatu eta www.etakitto.eus webgunean, mediatekan ikusgai ipiniko dugu albuma bihar bertan. Animatu parte hartzera, sari ederra eraman dezakezue eta!