Saguzarren Gaua ospatuko du Eibarko Baso Biziak-ek ekainaren 5ean
Estixa parkean egingo dute ospakizuna, 21:00etan.
2026/05/26
12:11
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Saguzarren garrantzia ezagutzeko aukera eskainiko du Eibarko Baso Biziak datorren ekainaren 5ean, zapatua. Arrate bidean dagoen Estixa parkean Saguzarren Gaua ospatuko dute 21:00etan, erakusketa txiki baten eta detekzio-ibilbide labur baten bidez. Jarduera Eibarko Udalarekin batera antolatu du natur elkarteak.
Adierazi dutenez, saguzarrak gure ekosistemako bizilagun “isil eta ezinbestekoak” dira: intsektu ugari jaten dituzte, basoen oreka mantentzen laguntzen dute eta biodibertsitatearen adierazle bikainak dira.
Saguzarren mundu harrigarria ezagutzeko eta haien deiak zuzenean entzuteko aukera paregabea izango dela nabarmendu dute antolatzaileek.