Saharako bost haurrek pasatuko dute uda Eibarren, Oporrak Bakean programari esker
2022/07/22
14:50
eta kitto!
Aurreikusita zegoena baino ia hilabete geroago, azkenean bihar ailegatuko dira Loiuko aireportura aurtengo uda familia euskaldunekin pasatuko duten haur sahararrak. Azken asteotan oso urduri egon dira harrera familiak, haurrek etortzeko Espainiako Gobernuaren baimena izan arren, traba burokratikoengatik, eskatzen dituzten tramiteak behin-betiko amaitzeko aukerarik ez dutelako izan eta, beraz, orain dela egun gutxira arte, ez dute jakin azkenean haurrak etortzeko aukerarik izango zuten ala ez.
Besoak zabalik hartuko dituzte Saharako kanpamenduetatik datozen haurrak bihar Loiuko aireportuan harrera familiek. Izan ere, pandemiarengatik azken bi urteetan ezin izan da Oporrak Bakean programa gauzatu eta, beraz, pozarren daude aurten berriz ere horretarako aukera dagoelako. Hala ere, programako arduradunek eta familiek zapore gazi-goxoa daukate, haurrak honezkero hemen beharko luketelako aspaldi, orain hilabete, baina tramiteak beharko luketena baino gehiago luzatu dira oraingoan, eta horretarako arrazoia Espainia eta Marokoko gobernuen arteko azken tirabirek zerikusia dutela uste dute. Eibar- Sahara Elkarteak Sanjuanak eta gero sare sozialetan salatu zuenez, “ekainaren erdialdera adingabe sahararrei behin-behineko bizilekua baimendu zitzaien, baina ez dira ari ezer egiten dokumentu hori BOEra igotzeko eta horrek ez digu uzten dokumentazioarekin amaitzen, Air Algerie-k haurrak Euskal Herrira eta Espainiako beste probintzietara ekarri ahal izateko. Nor da honen erruduna? Inor ere ez? Nor ari da jasaten? Jada Uda Bakean gozatzen egon beharko luketen neska-mutiko sahararrak!”.
Oztopoak oztopo, Oporrak Bakean programari esker bihartik aurrera bost umek izango dute oporrak Eibarren pasatzeko aukera, gure herriko hiru familiekin. Beraiek moduan, ia 150 haurrek izango dute uda familia euskaldunekin igarotzeko aukera. Espainian, Saharatik etorritako 2.200 haur inguru hartuko dituzte familiek. Horri esker, basamortuan dauzkaten bizi-baldintza gogorrak albo batera lagako dituzte, egun batzuetarako baino ez bada ere.