Salgai daude domekako Albacete-Eibar partidurako sarrerak

Partidua 21:00etan jokatuko da
Salgai daude domekako Albacete-Eibar partidurako sarrerak
2024/04/22 17:45
eta kitto!

SD Eibar-ek salgai jarri ditu Albaceteren aurka domeka gauean jokatuko duen partidurako sarrerak. Neurketa 21:00etan hasiko da Carlos Belmonte futbol zelaian. Gaztela-Mantxako taldeak 100 sarrera bidali ditu 20 eurotan eta gaurtik eguen eguerdira (13:00) arte erosi ahal izango dira Orsaixanen. Sarrerak eskuratzeko, nahitaezkoa da kontaktuko datuak eta datu pertsonalak ematea.
Bestalde, atzo Ipuruan Alcorconen aurka 2-0 irabazitako partiduaren ondoren (Bautista eta Corpas goleatzaile), Joseba Etxeberriarenek sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute, hau da, igoera zuzena emango liokeen toki batean. Hori bai, Valladolid hirugarren sailkatua eibartarren puntu berberekin dago; Espanyol geratu da atzean, bi puntura.
Liga Hypermotion amaitzeko sei jardunaldiren faltan, bihar atseden hartuko dute SD Eibar taldeko jokalariek eta, ondoren, hurrengo egunetan lau entrenamendu-saio izango dituzte: eguaztenean, Atxabalpen 11:00etan; eguenean, Ipuruan 11:00etan; barixakuan, 11:00etan Anexoan; eta zapatuan, azkenik, Ipuruan 12:00etan. Hori bai, Ipuruako saio biak ateak itxita egingo dituzte.