XXVII. San Andres Bertso Jaialdia ostegun honetan ospatuko da Coliseoan
2022/11/22
16:52
eta kitto!
Ostegunean, hilaren 24an, ospatuko da...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako XXVII. San Andres Bertso Jaialdia Coliseo antzokian. Ekitaldia 18:30ean hasiko da Jesus Mari Irazu, Miren Artetxe, Eñaut Martikorena eta Onintza Enbeita bertsolariekin. Gai-jartzailea Jon Mikel Mujika izango da.
Aurretik, baina, San Andres Bertso Paper lehiaketako sariak banatuko dituzte eta bertso sarituak abestuko dituzte irabazleek. Helduen mailan Euskal Herri osoko 14 lan jaso ditu elkarteak eta, lehen aldiz, egile bakarrak eraman ditu bi sariak, lehiaketara aurkeztutako bi bertso sortarekin: Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena beasaindarra izan da irabazlea. Eta Eibarko ikasleen mailan, berriz, Mogel ikastolako 6. mailako bi ikasle saritu ditu epai-mahaiak: Izaro Urkiaga eta Ibai Zubizarreta de Miguel.
Jaialdirako sarrerak egunean bertan ipiniko dira salgai leihatilan, 6 eurotan, jaialdia hasi baino ordubete lehenago (17:30ean).