San Andres bertso jaialdia gaur arratsaldean Portalean
2014/11/21
00:00
eta kitto!
“Bat-batean, munduko musikekin bertsotan” izenburuarekin dator aurten …eta kitto! Euskara Elkartearen bertso-jaialdia. Arratsaldeko 18.30etan izango da Portaleko areto nagusian eta bertan, Oskar Estanga eta Jon Martin bertsolariek, musika estilo desberdinekin inprobisatuko dute: samba, zona, tangoa… Jaialdia hasi aurretik, 18.00etan, bertso-paper lehiaketako sariak banatuko dira. Manu Goiogana irundarra izan da nagusien mailan irabazlea (300 euro eta txapela) eta Aimar Goenaga eibartarra bigarrena (250 euro eta plaka). 16 urtetik beherakoen artean, Iturburuko Malen Suarez izan da irabazlea (txapela eta liburua) eta Arrateko Andra Mari ikastetxeko Pablo Santos bigarrena (plaka eta liburua).