San Andres Bertso Paper lehiaketara aurkezteko azkeneko egunak
Azaroaren 6ra arte egongo da aukera ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen San Andres Bertso Paper lehiaketara lanak aurkezteko. 16 urtetik beherakoen maila Eibarko ikasleei zuzenduta dago eta bertso bat edo bi kopla aurkeztuko dituzte. 16 urtetik gorakoen maila, berriz, Euskal Herrira zabalduta dago eta parte-hartzaileek lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta gehienez 10 aurkeztuko dituzte. Gaia eta doinua libreak izango dira. Helduen artean, irabazleak, 300€ jasoko ditu eta bigarrenak 250€. Lanaren hiru kopia aurkeztuko dira, gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian, berriz, egilearen datuak. Lanak ...eta kitto! Euskara Elkartean entregatuko dira (Urkizu 11, solairuartea). Egile bakoitzak, asko jota, lan bi aurkeztuko ditu.

