San Andres bertso-paper lehiaketarako epea zabalik egongo da azaroaren 3ra arte
2023/10/02
17:16
eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak abian jarri du XXIX. San Andres Bertso Paper lehiaketa. 16 urtetik gorakoen mailan Euskal Herri osoko lanak aurkeztu ahal izango dira. Gaia eta doinuak libreak izango dira, eta lau puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez eta gehienez 10 aurkeztuko dira. Lanaren 3 kopia entregatuko dira gaitzizenarekin sinatuta, eta gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta telefonoa). Bertsoak postaz bidaliko dira edo norberak eraman ditzake, beranduenez azaroaren 3rako, ondoko helbidera: …eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu 11 solairuartea. 20.600 Eibar.
Sariei dagokienez, lehenak 300 euro eta txapela eta bigarrenak 250 euro eta plaka eramango ditu. Sarituek azaroaren 24an egingo den San Andres Bertso Jaialdian jasoko dute saria.
Argazkian, iazko irabazleak