San Andres egun bikaina pasa dugu
Goizeko eguraldi nahasiari aurre egin eta kaleak bete ditu jendeak
2025/11/30
23:20
eta kitto!
San Andres eguna ospatu dugu gaur eta, ohiturari jarraituz, kaleak bete ditu jendeak. Azoka, trikitilariak, taloak, txistulariak, dantza, aizkolariak… Ez da ezer falta izan eguna modu ederrean pasatzeko.