San Andres egunerako egitarau berezia antolatu du Jaixak Herrixak Herrixandakok
2018/11/27
17:20
eta kitto!
San Andres eguna dela eta, Jaixak Herrixak Herrixandakok egitarau berezia prestatu du: planarekin bat egitera animatzen direnak 13:00ean Guridi tabernan elkartu eta, denak elkarrekin, azoka ikustera joango dira. Ondoren, poteoan ibiliko dira, bazkaltzera joateko ordua ailegatu arte. Izan ere, babajana egingo dute Untzagan, 15:30ean. Eta egunerako egitaraua biribiltzeko, 18:30ean poteo girotua hasiko dute. Parte hartzera animatzen diren gazteei baserritar jantzita joateko dei egin diete.
![sanandresak-jaixak-herrixak.jpg sanandresak jaixak herrixak](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sanandresak-jaixak-herrixak.jpg/@@images/image-0-c76ff49d69706ea2e2ba1e912dd624be.jpeg)
![sanandresak-jaixak-herrixak.jpg sanandresak jaixak herrixak](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sanandresak-jaixak-herrixak.jpg/@@images/image-0-c76ff49d69706ea2e2ba1e912dd624be.jpeg)