San Andres Eibarko Ostalaritza Elkartea aurkeztu zen atzo
2021/03/15
14:33
eta kitto!
Atzo, hilaren 14an, goizeko 10:00etan Astelena frontoian egindako prentsaurrekoan aurkeztu zen Eibarko Ostalaritza Elkartea San Andres. 2020ko San Andres egunean ostalarien eskutik egindako manifestazioaren ondorioz sortutako ekimena da, ostalaritzaren batasunaren beharrari erantzuten diona. Elkartearen gidaritzapean hainbat ostalari daude, besteak beste, Aitor Bolinaga, Angel Ibarlucea, Oskar Treviño, Aitor Elcoro, Gari Luengo, Castor Garcia, Iker Iturricastillo eta David Vallejo.
Eibarren 136 ostalaritza gune daude abian momentu honetan, eta horietako 101ek dagoeneko eman dute izena San Andres Elkarteko partaide izateko. Antolatzaileen asmoa arian-arian guzti-guztien partaidetza lortzea da, Eibarko ostalari denak talde bakar batean bildu daitezen.
...eta kitto!-k Elkartearen antolatzaileekin hitz egiteko aukera izan du, eta ostegun honetako alean argitaratuko da gaiari buruzko erreportajea, xehetasun eta azalpen sakonagoak emanez.