San Andres eskolakoak ederto Arraten

San Andres eskolakoak ederto Arraten
2014/10/20 00:00
eta kitto!

Eguraldia lagun, atzo (domeka, hilak 19) ederto igaro zuten eguna Arraten San Andres herri ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoek, eskolaren sorreraren 50. urteurrenaren harira antolatutako jaialdian. Arratera igotzeko hiru talde osatu zituzten, ikastetxetik abiatuta bakoitza bide batetik igotzeko (Orbeko pistatik, amabirjiñaren pausoetatik eta Santa Kurutz/Kalamuatik). Eta behin Arraten batuta, eguerdian primeran ibili ziren ume eta nagusiak, zelaian, antolatutako jolasetan parte hartzen (argazkiak hemen ikusgai) eta Musika Eskolako trikitilarien musikarekin zein eskolak eskainitako hamarretakoarekin gozatzen.