San Andres gerontologikoan ere hasi dira Sanjuanak ospatzen

Santuari zapia jarri zaio eta bertan izan dira Usartza Txistulari Taldea eta Kaleetan Kantuz-eko abeslariak.
2025/06/23 12:52
eta kitto!

Ohikoa den bezala,  Eibarko San Andres "Ospitalean" egin den goizeko ekitaldi hunkigarria izan da San Juan jaietako egitarauaren lehenengoa. Bertan izan dira egoiliarrak eta euren lagun eta familiak, udal agintariak, Usartza Txistulari Taldea eta Kaleetan Kantuz-eko ahotsak. Ondoren, Usartza Txistulari Taldekoek Sanjuanetako Zortzikoa jo dute Untzaga plazan, musikarien laguntzarekin. Jarraian, Eibarko kaleak alaitu dituzte euren doinuekin.

Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, baita Facebook-en ere.