San Andres II. Argazki Rallya antolatu du Arrate Kultur Elkarteak

San Andres II. Argazki Rallya antolatu du Arrate Kultur Elkarteak
2016/11/23 12:13
eta kitto!
Arrate Kultur Elkartearen eskutik San Andres II. Argazki Rallya egingo da datorren astean, San Andres egunean, 09:00etatik 14:00etara. Lehiaketan parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta gaiak Topalekuan banatuko dituzte, egunean bertan, 09:00etatik 11:00etara eta 11:30ean luntxa eskainiko dute. Adin tarte bakoitzerako hainbat sari ematea aurreikusi dute antolatzaileek: 0-9 urte bitarteko partehartzaile guztiei sorpresa bana emango diete; 10-16 urte bitartekoentzat, lehen saria 50 euroko txekea, Ikatzen eskutik, eta uretarako argazki kamera izango da eta bigarrena uretarako argazki kamera; 17-64 urte bitartekoentzat lehen saria 50 euroko txekea, Ikatzen eskutik, eta 50 euro izango da eta bigarrena Photomuseumerako 12 sarreratako bonoa eta 30 euro; eta 65 urtetik gorakoentzat lehen saria 50 euroko txekea, Ikatzen eskutik, eta 50 euro izango da eta bigarrena Photomuseumerako 12 sarreratako bonoa eta 30 euro.

rallya-2016

rallya-umienabaldintzak