San Andres jaien inguruko programazioa aurkeztu dute
Gaur (barixakua, hilak 15) aurkeztu dute San Andres jaien inguruan antolatu duten programazioa prentsaurrekoan Esther Kareaga Kultura-Euskara zinegotziak eta Jose Luis Gonzalez Poxpolo teknikariak. Beste batzuetan lez, oraingo honetan ere herriko elkarte eta taldeek antolatutakoei esker, San Andres eguna ailegatu bitartean jaiaren inguruan hogei bat jarduera egingo dira. Jarraian egitaraua daukazue:
Sanandresak 2013 Eibarren
Azaroak 16-17 (zapatua eta domeka)
Eibar Degusta Azoka. Untzagan.
- Azaroak 17 (domeka)
12.00.- Eskolarteko bakailao lehiaketa. Untzagan.
- Azaroak 21-22 (eguena eta barixakua)
Eibarko tabernarien arteko X. Pintxo Lehiaketa, San Andres Saria.
- Azaroak 23 (zapatua)
09.15etatik 22.00etara.- X. Txistorraren Eguna. Kilometro bat txistorra prestatu eta salgai ipiniko da. Egunean zehar kirol erakustaldiak, musika, jokoak… Untzagan.
23.00.- Dios Salve A La Reina, Queen-i eskainitako taldearen kontzertua. Astelena frontoian.
- Azaroak 24 (domeka)
Bakillauaren Kofradixaren XX. Kapitulua.
10.30.- Ongietorria kofradiei. Hamarretakoa Iruki sagardotegian. 11.30.- Kaljira egingo dute Portalea kultur etxeraino. 12.30.- Ohorezko Kofrade berrien zin egitea eta Goruntz abesbatzaren emanaldia.
11.30.- San Andres Bakailao Txapelketa. Untzaga plazan.
- Azaroak 30, San Andres Eguna (zapatua)
09.30.- XXXV. San Andres Nekazal Azoka. Epai-mahaia lanean hasiko da eta ganadu erakusketa zabalduko dute (animaliak Errebalen ipiniko dituzte .
12.00.- Gipuzkoa Poliklinika Bikoteka Aizkolarien txapelketa Errebalen.
12.00.- Narbaiza eta Gorrotxategi bertsolarien eta Jainaga eta Narbaiza trikitilarien emanaldia.
12.30.- Plazara Dantzara Erromeria, Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin eta Kezka Dantza Taldearen eskutik.
13.00.- San Andres azoka, pintxo txapelketa eta kartelen irabazleei sariak banatzea.
- Abenduak 1 (domeka)
San Andres Bertso Jaialdia
18.30.- "Ez da kasualitatea": Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Alaia Martin bertsolariak. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Bertso-paper lehiaketako sariak aurretik, 18.00etan banatuko dituzte. Portalean