San Andres jaietarako kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago

San Andres jaietarako kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago
2022/10/03 eta kitto!
Gaurtik hilaren 28ra arte dago zabalik San Andres jaietarako kartelaren lehiaketan parte hartzeko epea. 15 urtetik gorakoek 600 euroko saria jasoko dute, eta 11 eta 14 bitartekoek eta 10 urte artekoek sari berezia (dirurik ez).

Bi aukera daude izena emateko eta lanak aurkezteko. Batetik, modu elektronikoan egiteko, formulario bat bete beharko da ondorengo estekan: https://formularioak.eibar.eus/eu/kartelaksanandresak2022. Eta bestetik, aurrez aurre egiteko, Pegorara joan beharko da kartela euskarri gogor batean eramanez. Itxaronaldiak sahiesteko, hitzordua eskatu daiteke https://hitzorduak.eibar.eus/pegora/eu webgunean edo 940 70 84 00 telefonora deituta.

Derrigorrezkoa izango da kartelean ‘Sanandresak Eibarren’ testua eta urtea jartzea. Gero, gaia eta erabiliko dituzten koloreak norberak aukeratu ditzake.