San Anton meza berezia Azitainen

San Anton meza berezia Azitainen
2014/01/15 00:00
eta kitto!

Barixakuan (hilaren 17an) San Anton ospatzeko meza berezia egingo da Azitaingo Jasokunde elizan, 11.00etan. Animalien babeslearen omenezko mezan baserriko abere eta lanabesak bedeinkatuko dituzte. Dena dela, barixakuan joan ezin direnentzat beste meza bat egingo da domekan 11.00etan, bedeinkapen eta guzti.