San Blas egunean opilak bedeinkatzeko ospakizunak egingo dira Eibarko elizetan
Otsailaren 3an ospatzen den San Blas egunerako elizkizun bereziak egingo dituzte herriko parrokia guztietan. Horrela, martitzenean eibartar askok eramango dituzte sanblasak bedeinkatzera. Pedro Laskurain Eibarko parrokoak jakinarazi digunez, San Blas opilak bedeinkatzeko ospakizun guztiak San Blas egunean (otsailak 3, martitzena) egingo dira, ordutegi hauei jarraituta: 08:30ean Arrateko santutegian (meza eta bedeinkapena); 10:30ean Urkiko San Jose Obrero elizan (bedeinkapena); 11:00etan, San Agustin elizan eta San Pio X.a elizan (bedeinkapena); 12:00etan, Karmengo Amaren elizan eta El Salvador elizan (bedeinkapena); eta 19:00etan Karmengo Amaren elizan (meza eta bedeinkapena). Goizeko lehen orduan Arraten, eta arratsaldean Karmengo Amaren elizan, opilak bedeinkatzeaz gain meza ere ospatuko da. Gainontzeko guztiak opilen bedeinkapenak egiteko ospakizunak izango dira.
