San Blas egunez opilak bedeinkatzeko ohitura zaharrari jarraitu diote eibartar askok aurten ere
Herriko eliza guztiak bete-beteta egon dira, goiz zein arratsaldez egin diren ospakizunetan.
2025/02/03
19:32
eta kitto!
Urtero bezala, askok bedeinkatzera eraman dituzten sanblasen eraginez, anis usaina izan da nagusi Eibarko elizetan gaurkoan. Herriko eliza guztiak bete-beteta egon dira, goiz zein arratsaldez egin diren ospakizunetan. Hori ikusita, argi dago Eibarren ohitura zaharrak agintzen duela oraindik ere, eta herritar askok San Blasengana jotzen dutela babes bila, horrela eztarriko gaitzik ez dutela harrapatuko sinistuta. Izan ere, San Blas eguneko opilak eta denbora batez paparrean jarriko diren zintak bedeinkazera eramateko ohitura oso errotuta dago eta, zaharrenetakoa izateazgain, maiteenetako bat ere bada.