San Blas lehiaketa, barixaku arratsaldean Topalekuan

San Blas lehiaketa, barixaku arratsaldean Topalekuan
2017/02/02 19:02
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak eta …eta kitto!-k elkarlanean antolatuta aurreko asteko eguen eta zapatuan egin ziren ikastaro arrakastatsuen ondoren, barixakurako San Blas lehiaketa prestatu dute. Parte hartzeko nahikoa da etxean egindako opilak Topalekura eramatea, 17:00etatik 19:00etara. Epaimahaikideek denak probatzen amaitu eta jarraian, 20:00etan emango dute ezagutzera erabakia. Irabazleak Aza ta Porrua elkarteko produktuekin osatutako otar ederra jasoko du.

sanblas