San Juan eguneko ekitaldiak
Bezpera pasatuta, aillegatu da San Juan eguna eta ekitaldiz lepo dator 2013an be. Jarraian gaurko egitaraua, ondo pasatu! #Bixamonarako argazkiak egiten jarraituko dugu lantaldeak. Guztiak dituzue ...eta kitto!ren Facebook-eko webgunean, eta datorren barixakuan, zuen buzoietan, gure aukeraketa.
Ekainak 24, astelehena
07.30.- Kalejira Lizarrako Dultzaineroekin. Zezen plazara joan-etorri eta goiz-erestia.
08.00.- Enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen plazan.
11.00.- San Juan sorbak bedeinkatzeko meza berezia. Azitaingo elizan.
12.00.- Meza kantatua Parrokiako abesbatzarekin. San Andres parrokian.
12.30.- “Elegancia Mejicana” mariachiren kontzertua. Untzagan.
16.00.- San Juan tiro txapelketa nagusia usakumeekin. Antolatzailea: Sociedad de Tiro al Vuelo. Arraten.
17.00.- Pilota jaialdia. Astelena frontoian.
19.00.- “Vive soñando” kale antzerkia Trapu Zaharra taldearen eskutik. Untzagan.
19.00.- Umeen Danborradaren irteera, Oria eta Ustekabe fanfarreekin. Urkizutik.
19.00.- Janari txapelketa. Txosnetan.
20.30.- Umeen pregoia Umeen Danborradako Danbor Nagusiak irakurrita eta Alardea. Untzagan.
22.30.- Karaokea. Denak mozorrotuta (Zirkoa). Txosnetan.
23.00.- Soka Dantza Usartza Txistulari Banda eta Kezka Dantza Taldearekin. Untzaga plazan.
23.30.- Suzko erroberak Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.
23.45etik 03.00etara.- Berbena Nueva Alaska orkestrarekin. Untzagan.