San Juan jaien inguruko bilera irekia deitu du Jaixak Herrixak Herrixandako taldeak

Bihar, apirilak 25, 19:00etan, Txaltxa Zelain egingo den bilera irekian parte hartzeko gonbitea egin dute
San Juan jaien inguruko bilera irekia deitu du Jaixak Herrixak Herrixandako taldeak
2024/04/24 11:36
eta kitto!

"Zailtasun guztien gañetik, Jaixak Herrixak Herrixandakotik aurtengo San Juanen inguruan lanian gabiz", adierazi dute euren Instagram kontuan Jaixak Herrixak Herrixandako taldetik.

Jendea animatu nahi dute bihar San Juan jaien harira egingo den bileran parte hartzera: "Aspaldiko San Juan berezi eta esperotakuenen parte izan nahi badozue, ostegunian (apirilak 25ian), 19.00tan, Txaltxa Zelain ikusiko dogu elkar, ez zarie damutuko! GORA JAI HERRIKOI, FEMINISTA, EUSKALDUN ETA PARTE HARTZAILEAK!!"