San Juan jaietarako kartela aukeratu dute

San Juan jaietarako kartela aukeratu dute
2015/05/19 00:00
eta kitto!

Aurtengo San Juan jaiak iragartzeko kartela aukeratu dute: Peraltako José Angel Ligerok aurkeztutako "Al son de la fiesta" lanak irabazi du udalak antolatutako lehiaketa helduen mailan. 11 eta 14 urte bitartekoen mailan Nora Mendoza izan da irabazlea, "Barrea" kartelarekin eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, Salma Aghbalou, "Tanborren bidea" kartelarekin.