San Juan jaietarako kontzertu-sorta prestatu dute ZaiZoi tabernan
Barixakuan, zapatuan eta astelehenean bina talde arituko dira 19:00etatik aurrera
2025/06/17
10:44
eta kitto!
San Juan jaietarako gauza asko prestatu dituztela esan eta bete egin dute ZaiZoi tabernakoek. Kontzertu-sorta prestatu dute barixakurako, zapaturako eta astelehenerako, egun bakoitzean bi talde arituko direlarik.
Barixakuan Mise En Abyme eta Obego egongo dira, zapatuan Swamp eta Take, eta astelehenean Kvalvika eta Lukiek.
Kontzertuak 19:00etan hasiko dira eta doakoak izango dira (alderantzizko sarrera ezarriko dute, hau da, bakoitzaren borondatearen arabera).