San Juan txiki eguneko jai egitaraua
Egunbete gelditzen zaigu oraindik ere Sanjuanei agur esateko. Martzitzenean goizean goiz hasiko da eguneroko moduan jai giroa, dultzaineroek lagunduta. Gauera arte egongo da zer eginik eta suzko errobera eta antzinako doinuen dantzaldiarekin amaituko dira 2013ko Sanjuanak.
#Bixamonarako argazkiak egiten jarraituko du @etakitto-ko lantaldeak eta bai twitter eta bai Facebook bittartez zabaltzen.
Ekainak 25, martitzena
07.30.- Kalejira Lizarrako Dultzaineroekin zezen plazara, eta goiz-erestia.
08.00.- Enbolatuak, Marqués de Sakako bigantxekin. Zezen plazan.
11.30.- San Juan XX. marmitako lehiaketa, Untzaga plazan. (Mai)
12.45.- Ertzantzako Musika Bandaren San Juan Kontzertua. Untzagan.
19.00.- “TXANGOA” umeendako antzerkia Patxin eta Potxin taldearen eskutik. Untzagan.
19.00.- Kalejira, Lizarrako Dultzaineroekin. Urkizutik Untzagaraino.
19.30.- Euskal Jaialdia, ...eta kitto! Elkarteak antolatua. Untzagan.
20.30.- Cielito Musika Bandari eta Usartza Txistulari Bandari omenaldia Jaiki elkartean. Antolatzailea: Auzokoak.
22.00.- Voces y Cuerdas taldearen kontzertua. Untzagan.
23.00.- Suzko erroberak Pirotecnia Astondoaren eskutik.
23.15.- Berbena antzinako doinuekin, Cielito Musika Bandaren eskutik. Untzagan.