San Miguel jaien errepikapena asteburuan

San Miguel jaien errepikapena asteburuan
2014/10/03 00:00
eta kitto!

Astelehena San Miguel eguna izan zen eta, urteroko moduan, Agiñagan hori ospatu zuten horretarako aukera izan zutenek behintzak. Hala ere, astelehenean ez zutenek ospatu asteburuan, bihar (zapatua, hilak 3) eta etzi (domeka, hilak 4) ospatzeko aukera izango dute, Agiñagako jai batzordekoek egun bietarako ekitaldiak antolatu dituzte eta: zapatuan, 17.00etatik aurrera, briska txapelketa jokatuko dute izena ematen dutenek (12 euro). 17.30etarako, berriz, umeendako jolasak eta txokolate jana preparatu dituzte eta 21.00etan afaria hasiko da Ixuan. Afalostean Larrañagak eta Narbaizak bertso saioa eskainiko dute eta, zapatua agurtzeko, 23.00etatik aurrera erromeria eskainiko dute Kupela taldekoek. Domekan goizetik egingo dira San Miguelen omenezko ekitaldiak: 11.00etan meza ospatuko dute, 12.30etan Gorriti eta bere animaliak ailegatuko dira eta, jaiak agurtzeko, 14.30etatik aurrera Gardokik alaituko duen paella jana egingo da.