San Wenzeslao jaiak ospatuko dituzte zapatuan
2017/09/29
11:12
eta kitto!
Wenzeslao Orbea kalekoek bihar ospatuko dituzte jaiak, kalearen izena duen San Weszelaori eskainitako eguna atzo izan zen eta. Goizetik hasiko dira ekitaldiak, 11:00ak aldera zabalduko duten auzokideen artisautza erakusketa zabaltzearekin batera. Ordu erdi geroago hasiko dira ume eta nagusiendako prestatu dituzten jokoak: sokatira, kaskara-batzea, globoak… Eguerdian, berriz, txorizoarekin pintxo-potea egingo dute eta ondoren, 14:00etan izango da patata-tortila txapelketa; parte hartzen dutenek tortilak eginda eraman beharko dituzte eta epai-mahaikoei 13:00erako aurkeztu. Txapelketa amaitu eta gero, auzokoek bazkaria egingo dute eta musika, berriz, Duo Amanecer bikoteak eskainiko du. Arratsaldean, 16:00etatik 19:00etara umeendako puzgarriak egongo dira eta tartean, 18:30ak aldera txokolate-jana izango dute ume eta nagusiek. 19:30ean txikiteoan ibili eta pintxoak jateko tartea hartuko dute eta orduan hasiko dira helduendako trontza txapelketa eta umeendako igel-toka txapelketa. Eta, jaiak agurtzeko, 20:00etatik aurrera eta gauerdirarte musika izango dute, DJ Sergiren eskutik. Jarraian egitarau osoa daukazue.
EGITARAUA
- 10:30: Jaien hasiera.
- 11:00: Auzokideen artisautza erakusketa.
- 11:30: Ume eta nagusiendako jokoak: sokatira, kaskara-biltzea, globoak…
- 12:15: Pintxo-potea (txorizoa).
- 14:00: Patata-tortila txapelketa (13:00erako aurkeztu beharko dira).
- 14:30: Duo Amanecer bikoteak girotuko duen herri-bazkaria.
- 16:00etatik 19:00etara: Umeendako puzgarriak.
- 18:30: Txokolate-jana ume eta nagusientzat.
- 19:30: Txikiteoa eta pintxoak. Trontza txapelketa (helduentzat) eta igel-toka txapelketa (umeentzat).
- 20:00: Musika, DJ Sergirekin.
- 24:00: Jaien amaiera. Wenzeslao Orbean.