Sanandresak eta Euskeraren Eguna ospatuko dute bihar Sanandreus ekimenean
2019/11/28
11:46
eta kitto!
Sanandresak eta Euskeraren Eguna ospatzeko Armeria Eskolak antolatzen duen Sanandreus ekimenak bihar goizean, barixakuan, emango die hasiera datozen egunotan jai giroan egingo diren ekintzei. 11:00etan Untzagako karpan hasiko da Sanandreus eta sagardoa eta pintxoak, txalaparta, herri kirolak eta jolasak, Niala magoaren ikuskizuna eta hainbat sorpresa egongo dira. Gainera, Armeria Eskolaren kamisetak salgai jarriko dituzte 3 eurotan. da eta partehartzeko gonbitea egiten die eibartar guztiei.
![sanandreus1.jpg sanandreus](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sanandreus1.jpg/@@images/image-0-4f3f5a3d86caaf60e9d3dadc4792815e.jpeg)
![sanandreus1.jpg sanandreus](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/sanandreus1.jpg/@@images/image-0-4f3f5a3d86caaf60e9d3dadc4792815e.jpeg)