Sanblasak bedeinkatzeko meza bereziak

Sanblasak bedeinkatzeko meza bereziak
2015/02/02 00:00
eta kitto!

Bihar (martitzena, hilak 3) San Blas eguna da eta, urtero lez, etxean egindako zein erositako opilak bedeinkatzera joango dira eibartar mordoa. Horretarako herriko eliza guztietan meza bereziak izango dira: lehena Karmengo Amaren elizan ospatuko dute, 08.30etan eta, hortik aurrera, goizean eta arratsaldean ospatuko dituzte sanblasak bedeinkatzeko mezak: 10.30etan San Agustin elizan; 11.00etan, San Andres elizan, Karmengo Amaren elizan eta San Pio X.ean; 12.00etan San Jose Obrero-n (Urkin) eta El Salbadorren (Amañan); eta azkena 19.00etan Karmengo Amaren elizan izango da.