ScrapAd: “Material birziklagarrien tokiko negozio tradizionala nazioarteko negozio digitala bihurtu dugu”
2020/11/06
09:35
eta kitto!
ScrapAd proiektuak irabazi du Ekingunek antolatutako On Ekin 2020 saria. Sandra Montesek eta Samuel Ruizek hondakinen salerosketarako plataforma adimentsua sortu dute, birziklatzeko berriak eskainiz eta zabortegira doazen hondakinak murriztuz. ScrapAd-ek gogotsu ekin dio bere bideari eta sariak bultzada eman dio.
Zer da ScrapAd?
Plataforma teknologiko adimentsua da, mundu mailako material birziklagarriaren saltzaileak eta erosleak kontaktuan jartzeko.
Nolako abantailak eskaintzen ditu zuen plataformak?
ScrapAd-ek bi arazo konpontzen ditu. Batetik, badaude gehiago birziklatu ezin daitezkeen hondakinak dituzten bezeroak eta azkenean zabortegietara eraman behar izaten dituzte hondakinok, horrek dakartzan arazoekin. Beraz, gure plataformak mundura irekitzen duen leihoa aprobetxatuta, batzuentzat erabilgarria ez den material bat beste batentzat oso baliagarria izan daiteke eta bizitza eman ahal dio zabortegira zihoan material horri. Eta bestetik, arlo ekonomikoari begira, birziklatzaileei ate gehiago irekitzen dizkie historikoki tokikoa eta kontaktu zuzenekoa izan den negozio batean. Orain, gure plataforman euren materialen argazkiak, ezaugarriak eta prezioa jarri ditzakete eta plataforman izena eman duten guztiek ikusi dezakete, munduko edozein tokitakoak badira ere. Beraz, negozio hau tokiko negozio tradizionala izatetik, nazioarte mailako negozio digitala izatera pasatzen da.
Beraz, ScrapAd-ek bitartekari lanak egiten ditu?
Berez ez da bitartekari lana, saltzaileak eta erosleak kontaktuan jartzeko modua baizik. Ez dugu bitartekari lana egiten, sektorean ‘brokerraren’ figura existitzen delako.
Zuek arduratzen zarete materiala bidaltzeaz?
Gardentasuna da ScrapAd-en ezaugarrietako bat eta erabiltzaileek argi eta garbi jakingo dute zein dagoen iragarkiaren beste aldean. Horrela, saltzaileak eta erosleak kontaktuan jartzen dira eta nahi duten moduan zehazten dute salerosketa nola egingo den, inongo bitartekaritzarik eta komisiorik gabe. Dena dela, hurrengo pausoa emateko pentsatzen ari gara eta ScarpAd-en bitartez operazio seguruak egiteko aukera eskaini nahi dugu.
Nola sortu zenuten ScrapAd?
Cometel System enpresako (Sandra) eta Cometel Recycling enpresako (Samuel) gerenteak gara. Nazioarteko azoketan birziklatzeko makinak jartzen genituen eta birziklatzaileek materialen inguruan galdetzen ziguten: “Non erosi dezaket material hau Bulgarian?”, “Nork saltzen du Mexikon?”, eta abar. Askotan errepikatzen ziren galderak ziren eta alde bateko zein besteko jendeak elkar ezagutzeko zuten beharra ikusi genuen. Gehienak familia-enpresa txikiak dira eta oso indar komertzial baxua dute, eta ScrapAd-ekin merkatu handiago batean sartzeko aukera ematen diegu enpresa txikiak izan arren.
Nolako bidea jarraitu duzue enpresa sortzeko?
Orain dela bi urte hasi ginen. Oinarrizko web orria sortu genuen, probatzeko, eta arrakasta izan zuen. Beraz, martxoan enpresa sortzea erabaki genuen, pandemia erdi-erdian. Guretzat momentu aproposa izan zitekeela pentsatu genuen, bidaiatzea ezinezkoa zelako eta negozio hauetako asko aurrez aurre ixten direlako. Plataforma teknologikoa sortzeak eman digu lan gehien, oso adimentsua delako. Oso proiektu erakargarria izan da erakundeentzat, gorakadan dauden bi gai batzen ditugulako: birziklapena eta teknologia (digitalizazioa, eredu aldaketa…).
Nola jaso duzue On Ekin saria?
Sariak demaseko oihartzuna eman digu eta enpresa asko jarri dira gurekin kontaktuan. Gainera, diru-saria ondo esker onez jasotzeaz gain, ilusioa eman digu aitorpenak. Lan-taldeak etorkizuneko apostua dela eta proiektuak oinarri sendoak dituela ikusi du. BIC Gipuzkoak Teknikerren duen enpresa-habian dugu egoitza eta gustora gaude, zerbitzu guztiak ditugulako eskura eta BIC-en laguntza dugulako. Gainera, Eibarren egonda, Eibarko langileak kontratatu nahi izan ditugu, eurentzat herrian lan egitea motibagarria izan daitekeelako.