"Sanjuanak 2013 Eibarren" kartel lehiaketako irabazlea aukeratu dute
2013/05/17
00:00
eta kitto!
Leire Kareaga, Asier López de Viñaspre eta Marina Barrenak osatutako epai-mahaiak aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratu du gaur (barixakua, hilak 17) bertan: Olatz Oñederra Etxeberria elgoibartarraren Danborraren kolorea izenburukoak eraman du sari nagusia eta kartel hori izango da 2013ko sanjuanetarako irudia.
Umeek aurkeztutako lanen artean Iker Arginzoniz Ricafrancaren Supean lanari eman diote saria (11-14 urte bitartekoen mailan) eta 10 urtera artekoen mailan, berriz, Salma Losada Fuentesen Dultzaineroak Non-nahi lana saritu dute.