Sanjuanak topera ospatzeko beroketak hasi ditugu

ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.
2025/06/11 23:05
eta kitto!

Aurretik daukagun asteburua era guztietako ekitaldiz beteta dator, baina atzean laga duguna ere halakoa izan zen: Astelena frontoiak barixakuan hartu zuen Boxeo Gaua, zapatu goizean ia mila lagun elkartu zituen Minbiziaren Aurkako Martxa, iluntzean Ibarkurutzeko iturriaren inguruan egin zen Poesia eta Musika Gaua, eta gauean Untzaga plaza gaztez gainezka egotea lortu zuen Oscar Martinez DJ-aren saioa, sanjuanetarako beroketak hasi besterik ez dira egin!